Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko hirugarren sekzioak atzo azken orduan hartutako erabakiaren arabera, 20.000na euro ordainduz gero aske geldituko dira Xabier Otero, Iñaki Zapiain (bi horientzako 60.000na euroko bermea eskatzen zuen fiskalak), Alberto Frias, Sabino Ormazabal, Fernando Olalde eta EHUko irakasle Mario Zubiaga. Ostiralaz geroztik atxilotutako gainontzeko 33 lagunak, ordea, espetxeratzea agindu zuen Angela Murillo epaileak. Horien artean dira Paul Asensio Algortako semea eta Barrikako auzokidea eta Erandio eta Leioako campuseko irakasle Jexux Mari Zalakain. Bestalde, epaiaren irakurketa publikoa abenduaren 10erako iragarri bazuten ere, Auzitegi Nazionaleko iturriek adierazi zuten atzo oso litekeena dela atzeratzea. Antza, egun horretarako "epaiaren idazketa nekez bukatuko dutela", zehaztu dute hainbat komunikabidek iturri ofizialak esandakoan oinarrituz. Argazkian, manifestazioa herenegun EHUko Leioa eta Erandioko campusean /
Xirika.com.