Lamiakoko auzokideek araztegiaren aurkako ekimenekin jarraitzen dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 4a, 22:36

Araztegiaren aurka sortutako Lamiakoko auzokideen plataformak aurrera jarraitzen du bere mobilizazioekin, horren azken adibidea pasa den larunbatean eguerdian Leioako Pinueta auzoan antolatu zuten ekimen informatiboa izan dela. Bertan Lamiakorako aurreikusita dagoen araztegiaren "makroproiektua" zertan den eta izango dituen ondorioak azaltzeaz gain, sinadura bilketarekin jarraitu zuten. Sinadurak Eneko Arruebarrena Leioako alkateari emateko asmoa dute proiektuari buruz hiritarrek duten informazio eskubidea bete dezan. "Udalak orain arte guztiz ezikusi duen eskubidea", auzokideen ustez. Plataformako kideek behin eta berriro azaldu dutenez, araztegiak sortuko dituen "arazoen" artean daude "usainak, ihes toxikoren arriskua, eta abar", Lamiako eta Txopetaz gain, Leioako beste auzoetara, Areeta, Astrabudua eta Erandiora helduko lirateke. Argazkian, pasa den azaroaren 25ean Lamiakoko metro geltoki ondoan egindako sinadura bilketaren irudi bat / La depuradora.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun