Gorlizko Udalak gaur jarri du martxan udalerriko toponimoak jaso eta finkatzeko helburu izango duen beka. Ikerketa lana Euskaltzaindiko Onomastika sailarekin batera burutuko da eta urte batean egin beharko da gehienez jota, trukean 18.000 euroko jasoko duela beka eskuratzen duen pertsona edo lan taldeak. Eskatzaileak Euskal Filologia edo Historia ikasketetan lizentziatuak izan edo azkeneko kurtsoan egon behar dira eta eskabideak Gorlizko Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko ditzute. Memoria eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea gaur zabaldu egin da
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarriak direla medio, eta 30 egunez egongo da zabalik. Interesatuek gaiari buruz esperientzia handirik izango ez balute Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntza eta argibideak jasoko lituzkete. Zehaztasun gehiago Gorlizko Udaletxean, Gorlizko Kultur Etxean eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan galdetu daitezke. Argazkian, Emma Calzada Gorlizko alkatea.