GKBk zabaldu duenez, Andres Diaz EPK-Gazte Komunisten antolakuntza idazkariak Asturiaseko Alderdi Komunistara deitu zuen gonbidatura hitzordura joan ez dadin, Asturiaseko Alderdi Komunistaren kide batek Euskal Herrira etortzekotan EPK-Gazte Komunistek antolatutako jardueretan baino ez luke parte hartu behar esanez. GKBk Diaz eta EPK-Gazte Komunistei leporatu die langileen mugimenduari buruzko jarduerarik ez egitea eta gainera beste erakundeen lana oztopatzea. Gainera, gogoratu dutenez, EPK-Gazte Komunisten kideek Urriko Iraultzaren 90. urteurrenaren kanpainako propagandaren aurka jardun zuten pasa den udan.
Eraso horiek "beren gazteriako militante asko erakundea utzi eta Gazte Komunisten Batasuna sortu izana Andres Diez eta bereak oraindik ez dutelako barkatu" gertatzen direla dio GKBk. Apurketa, Gazte Komunisten kide askok egindako IV Kongresuan eman zen, zeina Gazte Komunistak erakundea ez zuena onartu, disidenteak kanporatuz.