"Gabon Kantika!" CD berria kaleratu du Leioako Kantika Koralak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 5a, 13:27

"Gabon Kantika!" disko berria aurkeztu zuen atzo Bilbon Leioako Kantika Koralak. Aurkezpena SGAEko egoitzan egin zuten eguerdian eta bertan Leioa Kantika Korala haur-abesbatzako zuzendari Basilio Astulez, Jose Ignacio Sarria eta Eneko Arruebarrenaleioako alkatea izan ziren, besteak beste. Astulezek argi utzi zuen CDak Gabonen inguruko 15 lan biltzen dituela: "hona hemen gure 15 altxor txiki, Gabonak ikusi eta bizitzeko 15 era berri, 15 ideia desberdin, 15 kolore, eta baita 15 opari ere. Batzuetan toki desberdinetako folklorean oinarritu eta bestetan testu kristauak erabiliz sortzen diren 15 istorio dira". 15 abestien egileen artean daude, besteak beste, D. Azurtza, J. Busto, A. Yagüe, Ko Matsushita eta P. Olofson. Diskoaren abestiak Kantika Koralaren haur eta gazteen ahotik entzun ahal izango dira hilaren 22an Leioako San Juan Bataiatzaile elizan, iluntzeko 8etan. Argazkian, Kantika Koraleko neska-mutilak, ohikoak dituzten elastiko koloretsuak soinean / La idea del norte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun