Jokin Labayenek eskuratu du Bertxoko saria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 5a, 13:54

Hala Bedi irratiaren "Bertxoko" irratsaioak eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertxoko saria Jokin Labayen arrasatearrak eraman zuen, pasa den larunbatean Gasteizko Errexala elkartean egindako bertso-afarian. Arabako Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, "ederki afaldu ostean eta 60 bat pertsonek osatutako publikoaren aurrean" lehia polita izan zen Itsaso Paya algortarra, Eneritz Artetxe, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Maindi Murua eta Jokin Labayen artean. Azkenean, Labayenek txapela eskuratu zuen eta Manex Agirre aramaioarrak entzuleek agur onenari ematen dioten saria eraman zuen etxera. Antolatzaileak pozik agertu dira: "giro bikaina egon da bai kanporaketetan zein finalean, bertsozaleak oso gustura egon dira, bertsolariak ere eta antolakuntzan ongi moldatu gara; zer gehiago eskatu dezakegu?". Bestalde, Bestalde, larunbat honetan, hilak 8, Jone Uria eta Arrate Illaro ALBEko bertsolariak Aiherrako (Nafarroa Behea) Denen Etxean izango dira, 19:30etik aurrera. Bertan, Unai Gaztelumendi, Eneritz Zabaleta, patxi Iriart, Maialen Arzalluz, Ekhi Erremundegi eta Kristine Txoperenarekin lehiatuko dira, Aitor Sarasua, Eneko Bidegain eta Patxi Larretxea epaileen begiradapean. Argazkian, goiko lerroan ezkerretik eskuinera, Arrate Illaro, Itsaso Paya eta Jone Uria 2004an Gernikan / Jone Uria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun