Gaur gaueko 10:00etatik aurrera, Bilbo Hiria irratiko estudioetatik jaitsi eta Bilboko Kafe Antzokiaren oholtzaren gainean egingo du bere 100. saioa irratia.com-ek, Euskal Herriko lehen irrati digitala eta gainera euskalduna. Keith Johnsonen artikulua eta 17.000 lagunek bidalitako erantzuna oraindik gogoan, ezinbestez "euskal artzai digitalen topaketa" izena jarri diote ospakizunari, Irratia.com-eko lagunek bideogintzan egindako lehenengo sarraldian ikus daitekeenez. Gaurko saiorako, "elkarrizketatuak, bideoak, zuzeneko musika, antzerkia eta giro ona" agindu Jabi Zabala Irratia.com-eko gorlizko kideak. Ostean "BURP Bilbo Underground Report" bideo ikusgarria estreinatuko da "eta ondoren Ibon eta Ekaitz gure teknikariak arituko dira DJ lanetan".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!