Gaur iluntzerako, hainbat mobilizazio dago deituta Uribe Kosta eskualdean, 18/98ko auzia dela eta, azken egunotan gertatutako
atxiloketa eta espetxeraketak salatzeko asmoz. Besteak beste, Leioan 20:00etan jarri dute elkarretaratzea egiteko ordua, Boulevardean. Itzubaltzeta / Romon, berriz, ordu bete lehenago egingo dute kontzentrazioa, Kolas plazan. Azkenik, Algortan, batzokiaren aurrean manifestatzera deitu dute, 20:00etatik aurrera. Jose Luis Elkororen gaurko atxiloketarekin, dagoeneko 40 dira Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atzemandako 18/98ko auziperatuak, eta hiruk atxilotu gabe jarraitzen dute: Nekane Txapartegi, Inma Berriozabal eta Mikel Zulueta. Lehendik preso zeuden Imanol Iparragirre, Ana Lizarralde eta Iker Beristain. Atzo Angela Murillo epaileak espetxeratzea agindutako 33 lagunen artean dira Paul Asensio Algortako semea eta Barrikako auzokidea eta Erandio eta Leioako campuseko irakasle Jexux Mari Zalakain. Argazkian, Algortako batzokiaren aurrean egindako beste elkarretaratze bat /
Etengabe