Biotz Alaik piztu ditu Getxoko gabon argiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 5a, 18:08

Algortako Biotz Alai abesbatzak piztu zituen atzo iluntzean Gabonetako argiak, Areetan egin zen ekitaldian. Horretan, Imanol Landa alkatea buru zela, Getxo udalerriko hainbat ordezkari politikok eta Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteko presidente Maite Ibarbengoecheak parte hartu zuen. Biotz Alaik bi gabon-kanta abestu ondoren, argiak piztu zituzten. Orotara, herriko 36 leku publikoetan jarri dituzte argi eta apaingarriak. Besteak beste, 99 argi-uztaik apainduko dituzte, urtarrilaren 7ra bitartean, herriko denda eta saltoki gehien dauden 13 kale: Kale Nagusia, Mesedeetako Ama, Andres Larrazabal, Klub eta Paulino Mendibil, Areetan; Algortako Etorbidea, Amezti, Basagoiti Etorbidea, Juan Bautista Zabala, Torrene eta Telletxe, Algortan; eta aurten berritasun bezala Itzubaltzeta / Romoko Ibaiondo eta Kresaltxu kaleak ere argiztatuko dituzte. Gainera, GEEM elkartearekin hitzartutakoan oinarrituta, gabon argiak ordainduko dizkie merkatariei Getxoko Udalak. Argazkian, atzoko ekitaldia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun