Conchi Azkorra ASPACE elkarteko buruak eta Pablo Garcia Tejerina elkarte horretako boluntarioak jaso dituzte urteko boluntarioen sariak, Udal Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean, Getxo udalerriko Boluntariotza Erakundeen Federazioak (FEGEVOL) antolatutako Getxoko Boluntarioen XIV. Topaketan atzo jakitera eman zutenez. Era berean, udalerriko emakumezkoen zazpi elkartek urteko elkarte boluntarioen saria jaso dute, horiek guztiek egindako lana goraipatzeko. Elkarteak Alboa, Andrak, Bilgune Feminista, Eskuz-Esku, Etxekin, Gizatiar eta Roda dira. Izan ere, atzoko topaketan emakumezkoen elkarte horien artean, bakoitzak bere esparruan aurrera eramaten ari den lana goraipatu nahi izan zuten, "emakumezkoen alorrean eta jendartean gertatu diren aldaketen alde egindakoa alegia", tokiko iturrien arabera. Argazkian, azaroaren 25ean, Algortako Bilgune Feministak deituta egindako elkarretaratzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!