Eskualdeko sei zentrotan herri eskolak emango dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 5a, 19:12

Bihar, osteguna, Uribe Kosta eta Erandioko sei ikastetxetako ikasleek aukera izango dute Espainiako Konstituzioa ospatzen duen jai egunari intsumisioa egiteko eta klasera joateko, Uribe Kostako IAk jakinarazi duenez. Izan ere, "Egutegi propioa eraikiz, borrokak egingo gaitu!" lelopean, herri eskolak egingo dituzte goizean zehar Erandioko Altzaga, Sopelako Ander Deuna eta Algortako San Nikolas ikastoletan zein Getxoko Aixerrota, Itzubaltzeta / Romoko Artatza-Romo eta Leioako Barandiaran institutuetan. Eskola guztiak 10etan hasiko dira, Itzubaltzeta / Romokoa izan ezik, bertan 30 minutu beranduago hasiko direla. Leku bakoitzeko egitaraua ezberdina izango bada ere, Espainiako Konstituzioa, Europako unibertsitateen Bologna prozesua, jolasak eta hamaiketakoa ia eskola guztietako osagaiak izango dira. Argazkian, pasa den urriaren 12an Artatza-Romo institutuko ikasleek ondoko frontoian egin behar izan zuten herri eskola, ohikoa bihurtu den legez, zuzendaritzak institutuan egiteko baimena ez zuelako eman.

Aparteko gaiak emango dituzte Getxon, Lurralde Zati Planaren inguruko irteera egingo baitute. Leioan, berriz, EAEko hezkuntza dekretu berriari buruz mintzatuko dira, eta Sopelan Gazte martxaren bideoa ikusiko dute, besteak beste.

Abenduaren 6ko egitaraua:

Sopelako Ander Deuna ikastola:

- 10:00etan, ikastola ireki.
- 10:00etan, kafe tertulia.
- 11:30ean, hitzaldia: "Bologna prozesua".
- Ondoren, kartera tailerra.
- Segidan, bideoa: "Gazte martxa".
- Azkenean, jolasak (denbora badago).

Getxoko Aixerrota institutua:

- 10:00etan, ibilaldia Azkorrin zehar, LZPren eragina .ezagutzeko. Ibilaldia Aixerrotatik abiatuko da.
- 12:00etan, hamaiketakoa eta Bolognaren inguruko informazio banaketa.
- 12:30ean, hitzaldia: "Konstituzioa".
- Ondoren, jolasak: fatxari tiro.

Algortako San Nikolas ikastola:

- 10:00etan, txokolatada.
- 11:00etan, Bologna prozesuaren inguruko hitzaldia.
- Ondoren, euskal dantzen tailerra.
- Azkenik, euskal kantuen tailerra.

Itzubaltzeta / Romoko Artatza-Romo institutua:

- 10:30ean, harreman jolasak.
- 11:30ean, hitzaldia: "Konstituzioa".
- Ondoren, euskal dantzen tailerra.
- Azkenik, ekitaldia eta luntxa.

Leioako Barandiaran institutua:

- 10:00etan, kafe-tertulia: EAEn ezarri nahi diguten dekretua mintzagai.
- Ondoren, Konstituzioaren inguruko hitzaldia.
- Horren ostean, jolasak
- 12:30ean, Bologna prozesuaren inguruko hitzaldia.

Erandioko Altzaga ikastola:

- 10:00etan, harrera.
- 10:30ean, Bolognari buruzko hitzaldia.
- 11:30ean, atsedenalditxoa.
- 11:30ean, matematika tailerra.
- 12:00etan, atsedena.
- 12:30ean, eztabaida irakasle baten eskutik: "Euskal Herriak espainiar Konstituzioari eman zion ezetza".
- 13:30ean jolasak.
- 14:30ean amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun