Gazte urduliztar bat zauritu da Gatikan auto istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 5a, 19:45

X.Q.G. 25 urteko urduliztarra Gurutzeta ospitalera eraman dute gaur arratsaldean, Gatikan izan duen auto istripuan jasotako hainbat zauri dela eta. Ezbeharra arratsaldeko 1:50ak aldera jazo da Smart Forfour eta Peugeot 206 modelotako auto banak BI-634 errepidean, Gatika udalerrian, talka egin dutenean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, alboetan elkar jo dute autoek eta haietako bat, Peugeot 206a, errepidetik irten da, gidaria barruan eta ezin atera gelditu dela. Zorionez, suhiltzaileek X.Q.G. gizonezkoa askatu ahal izan dute. Auto ilarak ekiditeko, Ertzaintzak bi norabideentzako zirkulazioa alternatu du errei bakarretik. Istripua gertatu eta ordu t'erdi beranduago, 15:10ak aldera, normaltasunez ireki dute errepidearen beste erreia. Argazkian, artxiboko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun