Inausketa ikastaroa emango dute Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 5a, 21:15

Jasotako eskaera kopuru handia kontutan hartuz, oinarrizko inausketa ikastaroa antolatu nahian dabil Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Tokiko iturriek zehaztu dutenez, doakoa izango da, eta seguraski, 2008ko otsailean emango dute. Bertan parte hartu ahal izateko bi baldintza baino ez dituzte jarri: bata, adinez nagusia izatea; eta bestea Mankomunitatea osatzen duten zazpi udaletako batean bizitzea, hau da, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urdulizen erroldatuta egotea. Interesatuta dauden guztiek mankomunitateko webgunean duten inskripzio orria (pdf) bete beharko dute eta posta elektronikoz edo posta arruntaren bidez bidali.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun