Getxoko
Behargintzak enpresen kudeaketa administratiboari buruzko hitzaldi-informatiboak antolatu ditu. Hitzaldien helburuak bi dira, udal iturrien arabera: alde batetik, esparru horretan lan egin nahi dituzten langabetuei informazioa eskaintzea, merkatuan gaur egun alor horretan dagoen eskaintza zein den jakinaraztea, enpresek eskatzen dutena aipatu, eta enplegu zentroak kudeatzen dituen eskaintzak zeintzuk diren azaldu; eta bestaldetik, Behargintzak esparru horretan eskaintzen duen prestakuntzari buruzko informazioa eman. Getxo Ekinean III egitasmoaren barnean kokatzen dira hitzaldi horiek, eta asmoa, lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntza eskaintzea da. Hitzaldi-informatiboak Argia Fundazioan egingo dituzte (Hirutasun kalea, 10- B, Algorta) abenduaren 10ean 9:30ean, eta abenduaren 13an, 12:30ean.