Plentzian zehar ibilaldia eta babarrun jana antolatu ditu hilaren 16rako Matrako mendi taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 6a, 17:24

Abenduaren 16rako txangoa antolatu du, Plentzian zehar, Matrako mendi taldeak. Horrenbestez, goizeko 10:00etan abiatuko dira metro geltokitik eta, egunari bukaera bikaina emateko, babarrun jana izango dute Plentziako Pauli tabernan, bakoitzak 25 euro ordainduta. Joan nahi dutenek abenduaren 11 baino lehen eman beharko dute izena, Goñi Portalen (Plentziako kultur etxea: 946 775 541). Bestalde, bigarren eskuko mendi material azokarako gaiak (kranpoiak, pioletak, espresak, sokak, dendak, motxilak, galtzak, jaka polarrak, txamarrak, betaurrekoak, liburuak, botak, eskiak, eskularruak, nikiak, txapelak, zapatilak, bastoiak, erlojuak, altimetroak, ortobox-ak, arnesak, aterkiak, argazki kamerak, labanak, sariak, eta bururatzen zaizuen beste edozer) biltzen ibili dira Matrakokoek. Horrenbestez, merkatua abenduaren 21era arte egongo da zabalik, Goñi Portalen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun