Saioa zuzenean, internetez, webcam-en bidez eta Bilbo Hiria irratitik entzuteaz gain, Twitter-ren bidez segimendua egin zuten hainbat internauta. Komunikabide konbentzionalek, berriz, huts egin zuten.
Patxi Gaztelumendiren oharra Zabaldu.com-en:
Zorionak eta mila esker guztioi [irratia.com 100]
Zelan eskertu ez dakigu, zuen berotasuna ez da gure iPodean sartzen, barre egin genuen, ondo pasatu genuen, gogoeta egon zen, kontzientzia ere astindu zigun Martxelo Otamendik, bideoak ikusi, musikariak aditu... eta gainera elkarrekin egoteko parada izan genuen. Orain, technorati-n http://technorati.com/search/irratia.com begiratu eta bai, badirudi blogosferan ere oihartzun apur bat izan duela. Baina dudarik gabe, beste behin Teknopataren umorea gailendu da. Eskerrik anitx Mariano. España ba bien, eta gurea aurrera doan herria.
