Konstituzioaren aurkako parkarta jarri dute Areetako INEMen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 7a, 02:01

Espainiako Konstituzioa ospatzen duen jai egunaren harira, hainbat ekimen egin ziren atzo, abenduak 6, Euskal Herrian zehar, konstituzio horrek "euskal gazteriaren eskubideak zapaltzen dituela zein euskal herritarron hitza eta erabakia urratzen dituela" salatzeko; eta horietako batzuk bildu ditu Gaztesarea webguneak. Besteak beste, Itzubaltzeta / Romoko Segik pankarta erraldoia eskegi zuen Espainiako Enplegu Institutuak (INEM) Areetako Negubide kalean dituen bulegoetako fatxadatik. "Instituzio arrotzei intsumisioa. Konstituzioarekin etorkizunik ez!" irakur zitekeen bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun