Abendua ekintzaz beterik dator Barrikara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 7a, 12:49

Azaroaren 30ean San Andres eguna ospatu zuten Barrikan. Eguerdia inguruan hasi ziren ekitaldiak Goierriko baselizan: lehenik meza entzun eta, ostean, Jon Lopategi eta Xabier Amuriza eskainitako bertso saioaz gozatzeko aukera izan zuten bildutakoek. Abenduaren 1ean, berriz, haurrentzako ekitaldian egon ziren bi egun beranduago ospatu behar zen Euskararen egunaren harira. Horrenbestez, urtea bukatzear dago eta bere azken hilean ere hainbat ekintza antolatu ditu Barrikako Udalak. Abenduaren 15ean ekitaldi berezi bat egongo da: Olentzero tailerra, 11:30ean. Bestalde, hilaren 26an "Rosa in Storyland" txotxongilo saioa eskainiko dute 12:00etatik aurrera. Azkenik, abenduaren 28an umeentzako antzerkia izango da 12:00etan. Ekitaldi guztiak udaletxean izango dira, liburutegi zaharrean. Argazkian, San Andres eguneko ohorezko aurreskua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun