Etxeko ura aurreztea sustatzen dabiltza Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 7a, 13:12

"Ura: gaur aurreztuz, bihar izango zaitut" lelopean, abenduan kanpaina berri bat hasi du Gorlizko Udalak. Enma Calzada alkateak azaldutakoaren arabera, bi bide izango ditu ekimenak: batetik, herritarren sentikortasuna garatu nahi dute; eta bestetik, Gorlizko merkatarien lankidetza nahi dute, adibidez ostalari eta iturginena. Kanpainaren helburua uraren erabilera murriztea da, "ura baliabide natural eta mugatua delako". Hori lortzeko iturrien jarioa murriztekoak (argazkian) eta egunero ura aurrezteko gida bat banatuko dira herritar eta parte hartzen duten ostalari eta saltzaileen artean. Ekimenean parte hartzen duten denda guztiei pegatina bat emango zaie eta sentsibilizazio hitzaldia ere burutuko da. Dagoeneko kartelak jartzen eta informazioa banatzen hasi dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun