Munduko ioi-iturrien lehenengo saiakuntza-bankua jarriko dute Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 7a, 19:03

Munduan egingo den ioi-iturrien lehenengo saiakuntza-bankuaren proiektua aurkeztuko dute astelehen honetan, abenduak 10, 11:00etan, Bilboko Domine hotelean. ITUR proiektua Tekniker-IK4 teknologia zentroak zuzentzen du eta EHUko Leioa eta Erandioko campuseko eremuan kokatuko dute. ITUR proiektua lehenengo aldiz eta teknologia propioarekin gaur egun dauden ioi-iturrien alternatiba ezberdinak alderatzea ahalbidetuko du, unibertsitateko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez. Ioi-iturria da protoien azeleragailua erabiltzen duten azken belaunaldiko zientzia instalazioen (esate baterako, neutroien espalazio iturriak) oinarria eta ezinbesteko elementua. Argazkian, partikula-azeleragailua.

Asteleheneko aurkezpenean izango dira Juan Ignacio Perez EHUko errektorea, Alex Bengoa Teknikerreko zuzendari nagusia, Miguel Angel Gutierrez EHUko Ikerkuntza errektoreordea, Luis Gerardo Uriarte Teknikerreko Mekatronika eta Zehaztasun Ingeniaritzako arduraduna eta Victor Etxeberria EHUko Elektrizitate eta Elektronika katedraduna.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun