Txakurren gorotzak kalean uzten dituzten jabeek zigorra jazo dezaketela ohartarazi du Gorlizko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 7a, 20:52

Herritarren elkarbizitzarako arauak errespetatu eta euren animalien gorotzak batu ditzatela eskatu die txakurren jabeei, bando baten bitartez, Gorlizko Udalak. "Txakurren jabeak dira abereon portaeraren arduradunak. Hori dela‑eta, Udalak dei egin nahi die horiei, herritarren elkarbizitzako arauak errespeta ditzaten. Horrenbestez, interesatuei gogorarazi nahi diet, bada, Animaliak Eduki eta Babesteko Udal Ordenantzak agindutakoa bete egin behar dela, eta bereziki gorotzen gaia aipatzen duten ataletan xedatutakoa", adierazi du udal agirian Enma Calzada alkateak. Ildo horretan, gogoratu du guztiz debekatuta dagoela txakurren kakak kalean uztea eta horrek "zehapen-espedientea irekitzea" ekar dezakeela ohartarazi du udal agintariak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun