Gaur iluntzean 65 bat auzokidek parte hartu dute Berangon metroaren aurrean burutu den errepide mozketan, "Saioa, Asier, askatu!" leloen artean. Berangoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek baieztatu dute "hedabide batzuek atxilotuak bihar epailearen aurrean pasatuko direla esan duten arren", Santxezen familiak kontsultatu dituen Ipar Euskal Herriko abokatuen iritzia da indar polizialek bost eguneko inkomunikazio epea agortuko dutela. Hori dela eta, bihar, larunbata, beste mobilizazio bat egingo dute 20:00etan, Gudarien enparantzatik abiatuta. Bitartean, Chateauneuf de Randon herrian (Lozere, Frantzia)
atxilotu zituzten Saioa Santxez berangoztarra eta Asier Bengoa Parisko jendarmerian daude, inkomunikatuta, igandean epailearen aurretik pasatzea espero dela, bertan
hainbat akusazioen inguruan galdekatuak izateko. Argazkian, atzo Berangon egindako manifestazioa.