"Cien razones por las que deje de ser español" liburua aurkeztuko dute Algortan asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 9a, 21:38

Jose Mari Esparza Zabalegi idazle eta editorea asteazkenean, abenduak 12, aurkeztuko du "Cien razones por las que deje de ser español" liburua Algortan. Gorrondatxe kultur elkarteak jakinarazi duenez, hitzordua Villamonte kaleko kultur etxean izango da 19:30ean, eta bertan Esparzak Txalaparta argitaletxeak iaz kaleratu zuen 280 orrialdeko liburu arrakastatsua aurkeztuko die bertaratzen diren guztioi. Izan ere, gaur Durangoko Azokak bere ateak itxi egin dituen arren "kultur jarduerak ez duela etenik" aldarrikatu nahi izan du Gorrondatxek. Algortako kultur elkarte ezkertiarrak hitzaldira joateko animatu du jendea "aukera paregabea" baita idazle Tafallarra "bertatik bertara" ezagutzeko. Esparzaren ustez, euskal herritarren herria desagertzen doa: "asimilatzearen itsasgorak aurrera doa gure orijinaltasuna gizon eta tximinoek daukaten imitatzeko gaitasunagatik aldatuz. Azken 40 urteetan burututako esfortzuen gainetik, oraindik ez dugu etorkizunean gure existentzia bermatzen duen muga pasa. Globalizazioaren pean gureak bezalako nazio eta hizkuntzek desagertuko dira, baleak edo Amazonia bezala. Egun, euskalduna izatea, ekologista izateko era bat da".

Bere liburuan, Jose Mari Esparzak kontatzen digu zelan "Nafarroako konkistaren hastapenetatik, Espainiaren kontrako biziraupen formula guztiak entseatu" ditugun: "hauetako bat bera ere ez du hizkuntza, lurralde, kultura, zuzenbide edo euskal idiosinkrasiaren galera ekidin. Espainia, Frantzia eta American way of life-arekin, desagertu egingo gara. Soilik independentzia entseatzea geratzen zaigu. Dependentzia eza. Inongo herri ez da lortzeaz damutu, batez ere Espainiaz banatu bada. Geu ere ez gara damutuko. Arrazoiak soberan dauzkagu".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun