Gaurtik abenduaren 29ra arte “Elkar bizi elkar” izeneko erakusketa ikusi ahal izango da Algortako kultur etxean, Villamonten. Horretan bertoko hiru artistek bakeari eta elkarbizitzari buruz duten ikuspegi pertsonala erakutsiko dute irudi-euskarri batzuen bitartez. Ekimena Getxoko Udalak, EHUko Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate-Zentroak (GEUZ) lagunduta, martxan jarritako Udal Plan Bitartekotza Komunitarioaren eta Bake-Kulturaren Promozio Planaren barruan kokatzen da. Erakusketaren helburua “herritarrak bakean eta elkarbizitzaren kulturan kontzientziatzea eta arreta deitzea da, bizitzaren arlo desberdin batzuetan; tartean, familia eta lana, urbanismoa eta ekologia, barne-bakea eta estresa, trafikoa, alor sozio-politikoa, arlo intrapertsonala eta komunitatea”, erakusketaren aurkezpenean Imanol Landa alkateak azaldu duenez. Argazkian, martxoaren 28an, bake kulturari buruzko gida aurkeztu zuten Amaia Agirre GEUZeko kideak eta Iñaki Zarraoa aurreko alkateak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!