Erandioko Udalak ia 52 milioi euroko aurrekontua izango du 2008an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 10a, 19:30

Erandioko Udalak 35.761.000 euro kudeatu ditu 2007an eta 50.902.000 euroko aurrekontua onartu du 2008ko urtealdirako, tokiko iturriek adierazitakoaren arabera. "Aurreikusitako inbertsioek eragin dute %42ko igoera nabarmen hori. Izan ere, 2007an 10.652.000 euro jarri ziren inbertsioetarako eta 2008rako 22.991.000 euro aurreikusi ditugu, hau da, %116 gehiago", azaldu dute. Ondorengo partidak, berriz, "adierazgarritzat" jo dituzte: 2.020.000 euro gainbehera etorritako hirialdeak (Ollaga, Etxegorri) biziberritzeko; 3.500.000 euro Altzaga-Landa errepidea egiteko; 2.200.000 euro Tartanga biziberritzeko; 6.000.000 euro Plaiabarriko D Sektorea urbanizatzeko ekonomia- eta enpresa-jardueretarako eremu gisa; 1.090.000 euro Erandio Landako Andra Mari elizaren inguruan hiri-bilbe berria antolatzeko; 300.000 euro skate pistak egiteko; 640.000 euro Altzagako liburutegi berria atontzeko eta 140.000 euro haurreskolen kanpoaldea urbanizatzeko. Era berean, 500.000 euroko partida jarri dute herriko auzoen arteko lotura egingo duen autobus zerbitzua jartzeko. Argazkian, Erandioko metro geltokiko plaza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun