Berangoko behargin bat zauritu da gaur eguerdian elizatean beharrean zegoela izan duen lan istripua dela eta. I.U.S. 33 urteko gizonezkoa eskua harrapatu du enbor bat mugitzen ari zela, DYA elkarteak jakinarazi duenez. Elkarte horretako medikuek istripuaren lekuan bertan artatu ostean, langilea Gurutzeta ospitalera eraman dute. Berangoztarrak pronostiko erreserbatuko zauriak dituela zabaldu dute. "Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietateak eta azpikontratazioak hil egiten dute!" lelopean, abenduak 1erako deitutako mobilizazioen harira, aurten "107 langile hil" direla gogoratu zuen
LAB sindikatuak. "Kopuru hau urtez urte eta ia aldatu gabe errepikatzen zaigu Euskal Herrian: 2004an, 105; 2005ean, 112; 2006an, 129", gaineratu zuen. LABen aburuz, heriotza "gehienak" lan egoera eta baldintza prekarioekin zein azpikontratazioekin lotuta daude: "arazo estruktural baten aurrean gaude, ez behin-behineko zerbaiten aurrean". Argazkian, apirilaren 27an egindako lanuztea dela eta, LABk Algortan egindako elkarretaratzea /
Koska irratia.