Ohikoa denez, Barrikako Abaroa Tenis Kirol Taldeak III. Gabonetako Tenis Lehiaketa Soziala antolatu du. Padel txapelketa lehenengo aldiz jokatuko dela izango da aurtengo nobedadea. Biak ala biak abenduaren 22tik 31ra bitartean jokatuko dira, asteburuak barne hartzen, Alberto Vidal Landa tenis klubaren entrenatzaileak jakinarazi duenez. “Tenisean bi kategoria bereiziko ditugu, federatuak (lizentzia behar dute horiek) eta federatu gabeak, kontsolazioan zuzenean sartzen direnak”, azaldu du Vidalek. Igaz, Peio Ortega izan zen lehiaketaren irabazlea, maila absolutuan, eta Alvaro sendotze mailan. Emakumezkoetan, Leire Alberdi suertatu zen garaile eta haur-kategorian, Peio Ortegak berretsi zuen aurreko urteko lehenengo postua. Argazkian, Barrikako tenis taldeko hainbat kide.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!