Garbiketa zerbitzuetako behargina izateko ikastaroan izena emateko epea luzatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 11a, 14:58

Getxoko Behargintzak hilaren 21era arte luzatu du garbiketa zerbitzuetako behargina izateko Ikastaroan izena emateko epea. Trebatze ikastaro hori, aipatu sektorean lan egin nahi duten Getxoko Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileentzat antolatu dute. Trebatze planaren barruan ikastaldi teoriko-praktikoa izango da eta ondoren Udalak sei hilabeterako lan kontratua egingo die bertan parte hartuko dutenei. Horretaz ere baliatuko dira ikasten jarraitzeko. Interesa duten pertsona guztiek joateko aukera izango dute, aldez aurretik Behargintza enplegu eta ekonomi garapenerako laguntza bulegoan ikastaroaren gaineko argibide gehiago jaso ahal izango dutela. Telefono zenbakia: 944 660 140. Posta elektroniko helbidea: behargintza[abildua]getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun