Nabarnizera joan da Urdulizko zaldi-proben sari nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 11a, 15:27

Julen Beaskoa nabarniztarraren zaldiak irabazi zuen atzo Urdulizko Iparralde Lehiaketaren finala eta Beaskoak lehenengo saria jaso du. Iparralde probalekuan hilaren 7tik aurrera egindako zaldi-probetan Beaskoarena atera da garaile atzo egindako 64,97 iltzeei esker eta, hortaz, manta, garaikurra eta 700 euro jaso ditu bere jabeak. Ondoren ibili ziren Goiherriko Javi Ugarteren zaldia 60,355 iltzeekin eta Asteasuko Olarrea jatetxeak babestutako zaldia 60rekin. Bien jabeek garaikurra bana eskuratu dute eta baita, hurrenez hurren, 620 eta 550 euro ere. Laugarren lekuan gelditu da urduliztarrarik onena, Errotatxuko zaldia. Ondoren, Aulestiko Koba, Fikako Izaro Garcia, Laukizeko Aurrekoetxea, Bermeoko Janire Alegria eta Gatikako Bilbao Elkartea sailkatu dira, haien animaliei esker. Sailkapen horiek puntuagarriak dira Euskadi eta Bizkaiko txapelketarako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun