Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Klaustroak 2007-2008 ikasturteko lehenengo bilera egingo du bihar, 9:00etan lehenengo deialdian eta 10:00etan bigarrenean, Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian. Bertan, besteak beste, 2006-2007 ikasturteko kudeaketa txostena eta 2007-2008ko jardueren egitaraua aurkeztuko dira. EHUko iturriek adierazi dutenez, ikasleek Klaustroko mahaian daukaten ordezkaritza ere aukeratuko da eta unibertsitateko Klaustrorako hauteskundeei buruzko behin-behineko arautegia onartuko da. Falta eta zehapenen katalogoa ere onartuko da, eta ikasleek EHUko Gobernu Kontseiluan, Euskara Batzordean, Akademi Antolakuntzan, Doktoregoko Batzordean eta Klaustroari dagokion Estatutuak Garatzeko Batzordean izango dituzten ordezkaritzak aukeratuko dira. Argazkian, azaroaren 22an egin ziren klaustrorako, fakultateko batzarretarako eta ikasleen kontseilurako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak.