Bigarren urtez Bizkaiko txirrindulari eskolarik onena izendatu dute Berangokoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 11a, 16:54

Berangoko Txirrindulari Elkarteak Bizkaiko Txirrindularitza Eskolen Lehiaketaren saria jasoko du ostegun honetan, abenduak 13, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioaren eskutik. Elkartea Bizkaia osoan kide gehien dituen txirrindularitza eskola da, udal iturri berangoztarrek adierazi dutenez. Ekitaldia arratsaldeko 7etan hasiko da Bilbon dagoen Barcelo Avenida hotelean, eta bertan egongo dira Javier Garcia Troncoso txirrindulari elkartearen presidentea eta Izaskun Zubiaur Berangoko Udaleko Kultura eta Kirol zinegotzia. Igaz ere aipatu saria erdietsi zuten berangoztarrek. Argazkian, Berangoko txirrindulariak Karrantzan / Berangoko Txirrindulari Elkartea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun