Hamar urte egingo ditu aurten Getxo udalerriko aste solidarioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 11a, 17:39

Getxoko Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetza Arloak, udalerrian ordezkaritza duten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GGKE) elkarlanean antolatzen duen Getxotik Mundura-Mundutik Getxora ekimen solidarioak 10 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, abenduaren 10etik 16ra bitartean hainbat ekitaldi izango dira, “gurea bezalakoa ez den errealitatea eta oso baldintza gogorretan bizi diren beste pertsona eta herrialdeen gaineko hausnarketa egiteko eta konpromisoa hartzeko helburuarekin”, gaurko aurkezpenean Imanol Landa alkateak adierazi duenez. “Ekimena oso konsolidatuta dago udalerrian, herritarren harreragatik eta Udalak berak garapenaren aldeko lankidetzako politiketan emandako jauzi kualitatiboagatik, horretara zuzendutako dirukopuruaren eta langileen hazkundeak erakusten duenez (1992an 6.010 euro eman zituen eta aurten 520.603 euro)”, gaineratu du udal agintariak. Argazkian, Imanol Landa alkatea (erdian) eta GGKEtako hainbat ordezkari gaurko ekitaldian.

Ekitaldiak aste honetan bertan hasi dira, Itzubaltzeta / Romoko kultur aretoan abenduaren 16ra arte, goizez eta arratsaldez, ikusi ahal izango den Izan elkartearen “Bizitza istorikoak” izenburuko erakusketarekin. Bihar, berriz, Al Goreren “Una verdad incómoda”, berotze globalari lotutako klima aldaketari buruzko dokumentala ikusi ahal izango da Algortako Getxo Antzokian, 19:30ean. Hilaren 13an, ostegunarekin, Areetako Xake plazako karpa zabalduko dute eta, bertan, igandera arte, zenbait ekitaldi izango dira. Horrela, egun horretan, 18:00etatik 21:00etara genero eta garapenari buruzko ziklo dokumentala, hormairudia eta iaz Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso zuten GGKEk egiten dutenari buruzko erakusketa egongo dira, azken hori soinu-gidarekin.

Sahararen Eguna

Larunbatean, hilaren 15ean, karpapean ere Sahararen Eguna ospatuko da Atfal elkartearen laguntza bereziarekin. Tea dastatzeko aukerarekin batera, tailerrak, haurrentzako antzerkia, magia, jolas solidarioak eta proiekzioak izango dira. Azkenik, igandean, abenduaren 16an, gobernuz kanpoko erakundeen ohiko azoka izango da eta, horretan, hainbat elkartek munduko toki anitzetan aurrera eramaten ari diren lana ezagutzera emango dute.

Egitaraua:

Abenduaren 10etik 16ra
11:00-13:00 / 18:00-21:00 Izan elkartearen "Bizitza istorikoak" erakusketa Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean.

Abenduak 12, asteazkena
19:30 "Una verdad incómoda" Al Gorek ekoiztuta, Algortako Getxo Antzokian. Sarrera: 2.90 euro.

Abenduak 13, osteguna
Areetako Xake plazako karparen inaugurazioa:
18:00 Azokaren ate-irekitzea.
18:00 Lan taldearen DVDa.
18:00-21:00 Proiektuen erakusketa, oroigarrizko murala.
19:00 Carmen Comadran "A zancadas" dokumentalaren egilearen hitzaldia eta dokumentalaren emanaldia.

Abenduak 14, ostirala
Areetako Xake plazako karpan:
11:00-14:00 / 18:00-21:00 Proeiktuen erakusketa, oroigarrizko murala, Getxoko lan taldearen DVDa.
19:00 Genero dokumentalak.

Abenduak 15, larunbata
Sahararen eguna, Areetako Xake plazako karpan.
11:00 Hiru te ezberdinen dastaketa, iltze tailerra, ume antzerkia, haima, joku solidarioak.
11:00-14:00 / 18:00-21:00 Proeiktuen erakusketa, oroigarrizko murala, Getxoko lan taldearen DVDa.
13:00 Umeentzako magia Zaki-rekin.
18:30-20:00 Saharari buruzko dokumentalak.

Abenduak 16, igandea
Gobernuz Kanpoko Erakundeen azoka, Areetako Xake plazako karpan.
11:00-14:00 GGKEn azoka, proiektuen erakusketa, oroigarrizko muralaren erakusketa.
13:00 Muraleko kamiseten zozketa, jolas solidarioak, lan taldearen DVD-a.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun