Getxotik Mundura-Mundutik Getxora ekimenaren hamargarren urteurrenean, 15 elkarteri eta laguni lankidetza arloan egindako lana aitortzeko ekitaldia burutu dute, gaur goizean, Getxoko udalbatza aretoan. Hain zuzen ere, honako hauei eman diete Aixerrota deritzon errotaren irudia: Ayuda Mas, Biladi, ECCA Romo, Atfal, Izan elkartea, Lagun Artean, Mary Ward, Medicus Mundi Bizkaia, Mugarik Gabe, Perualde, San Martin de Tours parrokia, Trinitarioak, Zabalketa eta Alfonso Saizen eta Humberto Cirardaren senideei. Azken bi horientzat hil osteko omenaldia izan nahi du ekitaldiak, “Cirarda 1991etik 1999ra alkate egon zen bitartean, besteak beste, udalerrian lankidetzako politiketarako oinarriak ezarri zituelako eta Getxotik Mundura martxan jarri zuelako eta Alfonso Saiz erlijiosoak bizitza osoa Afrikako Kinshasako misioan lan egiten eman zuelako”, azaldu du Imanol Landa udal agintariak. Argazkian, gaurko sarituak.