Asteazken honetan, abenduak 12, "Mariposas del Mekong" proiektatuko dute, Leioa eta Erandioko campusean, EHU %0,7 Fondoak antolatutako "Munduaren beste aurpegia" zine solidarioaren astearen baitan. Filmak Veasna Chan gazte kanbodiarraren historia kontatzen du. 16 urte zeuzkala, bahitua izan zen eta Malaysian prostituta izatera behartu zuten. Milioi erdi emakumek Veasnaren patu bera jasan dute Asiako hego ekialdeko prostituzio etxeetan, unibertsitateko iturrien arabera. Bezeroak gehienbat Europa eta AEBetatik joandako turistak dira. Veasna bera egongo da proiekzioan eta dokumentala aurkeztuko du, erdaraz. Ekitaldia 16:00etan izango da, liburutegi nagusian. Argazkian, Veasna Chan dokumentalaren irudi batean / La Lavanderia Feminista
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!