Egizu Getxo euskaldun! elkarteak antolatuta, Gernikako Itsasmendi txakolindegira bisita egin zuten 20 lagunek, abenduaren 1ean. "Bizkaiko txakolinaren berezitasunez berba egin eta bertatik bertara dastatu genituen. Hemen dituzue Mikel Martinez de Osabak egindako argazkiak. Profesionala argazkilaria eta profesionalak modeloak, kar kar!", adierazi du Rozio Luces Egizuko arduradunak. Larunbat honetan, berriz, Bizkaiko Aramaio herrian dagoen Oriol mendi tontorrera (1.128 metro) egingo dute txangoa berbalagunek. Betiko moduan, 8:30ean geratuko dira Telletxeko parkingean, Algortan. Lucesen hitzetan, "ibilbide erraza, hiru ordukoa". Kotxeak eta lekuak zehazten joateko, aldez aurretik abisatu beharko da, 619 935 541 telefono zenbakira deituz edo egizugetxo[abildua]yahoo.com posta elektronikora idatziz. Argazkian, Rozio Luces txakolina dastatzen Itsasmendin / Mikel Martinez de Osaba.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!