Urtarrilaren 25ean bezala, uztailaren 10an, Espainiako Auzitegi Goreneko 61. areto bereziak ez zuen inolako adostasunik lortu, herriko tabernak Batasunaren ondasuna direnentz erabakitzerako orduan, horrela izanez gero Batasunaren likidazio prozesuan sartzeko. Bada, Efe albiste agentziak jakinarazitakoaren arabera, gaur goizeko 10:30ean hasi dira berriro eztabaidan aipatu aretoa osatzen duten 16 magistratuek. 2002ko apirilean agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. aretoko Baltasar Garzon epaileak 55 herriko taberna bahitzea, ordura arteko kale erasoek eragindako 24 milioi euroko diru galerak Batasunak ordain zitzan. Ordutik hona, auzia atzeratzen ibili da Garzon. Alabaina, 2006ko urriaren 23an,
herriko tabernak miatzeko agindua eman zuen Auzitegi Gorenak, tartean Uribe Kosta eta Erandioko zortzi zeudela. Argazkian, Kurkudi herriko tabernan 2006ko urriaren 25ean egindako miaketaren irudi bat.