"Une hauetan" herriko tabernak ez bahitzea erabaki du Auzitegi Gorenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 12a, 16:40

Hiru ordu inguru bilduta egon ostean, "une hauetan" herriko tabernak ez bahitzea aho batez erabaki dute, aho batez, Espainiako Auzitegi Goreneko 61. areto berezia osatzen duten 16 magistratuek, "juridikoki ezin delako frogatu Batasunarenak direnik". Hain zuzen ere, horiek norbabanakoen izenean daudela argudiatu dute epaileek eta, hortaz, ostatu haien bahiketa "jabetza pribatuaren kontrakoa" litzateke. Alabaina, zabaldutako oharrean adierazi dutenez, "hartutako erabakiak ez du kentzen parte betetzaileek ezin izango dutenik haiek estalgabetzeko ekintzarik gauzatu", ondasunon jabeak zeintzuk diren argitze aldera. Argazkian, herriko tabernen miaketa salatzeko, 2006ko urriaren 24an egindako protesta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun