Xavier lasai dago amarengandik banatuko delako, triste ordea neska-lagunarengandik, Martinengandik, bereizi beharko duelako (Audrey Tautou). Bartzelonara iristean pisu bila hasiko da eta azkenik apartamentu bat aurkituko du erdigunean; beste sei pertsonekin biziko da bertan. Pisukide bakoitza Europako herrialde ezberdin batekoa da: Italia, Ingalaterra, Danimarka, Belgika, Alemania eta Espainia. Pisukide guztiak egoera berean daude, Bartzelonan ikasten europar unibertsitateen artean egiten den Erasmus ikasle-trukeen programari esker. Europar ikasleek osaturiko komunitate txiki honek urtebetean izandako bizipenak azaltzen ditu filmak.
"Invisibles"
Ostegun honetan, abenduak 13, "Invisibles" proiektatuko dute, Leioa eta Erandioko campusean, EHU %0,7 Fondoak antolatutako "Munduaren beste aurpegia" zine solidarioaren asteari bukaera emanez. Pelikulak dokumentu eta fikzioa nahasten dituzten bost istorio biltzen ditu, gobernu, erakunde, enpresa eta hiritarrek ahaztuta dituzten pertsonei ahotsa emateko asmoz. Mariano Barroso, Isabel Coixet, Javier Corchera, Fernando León de Aranoa eta Wim Wenders dira istorioen zuzendariak. Ekitaldia 16:00etan izango da, liburutegi nagusian.
Erasmus ikasle-trukeen europar programak 20 urte betetzen dituenez,