Eskualdeko eragile ugarik babestuta egingo diote omenaldia larunbatean Aitor Zabaletari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 12a, 22:17

Joan den larunbatean bete ziren bederatzi urte Aitor Zabaleta Kortazar 1998ko abenduaren 8an hil zutela Madrilgo Vicente Calderon estadio aurrean. Zabaleta Atletiko Madril eta Realaren arteko UEFA txapelketako itzuliko partidua ikustera joan zen. 28 urteko ibaetarra Reala animatzera zihoan, “Izar” taldeko kideekin eta Veronica Olivenza neskalagunarekin egunpasa egitera. Bihotz erdi-erdian emandako labankada batek hilotz ekarri zuen Donostiara. Bada, urtero legez, abenduan zehar hainbat ekitaldi egiten ari dira Zabaletaren oroimenez. Besteak beste, abenduaren 8an bertan, senide eta lagunei egin zieten omenaldia Zegaman (Gipuzkoa); ostiral honetan, berriz, elkarretaratzea izango da 19:30ean, Bilboko Plaza Biribilean, "Aitor Beti Gogoan! Jo ta su faxismoaren kontra!" lelopean. Azkenik, abenduaren 15ean, larunbatarekin, egingo zaio Zabaletari omenaldi egun handia Errekaldeko Kukutza gaztetxean. Gainera, ez dira gutxi izan ekitaldiekin bat egin duten Uribe Kosta eta Erandioko eragileak: Leioako Udondo, Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta eta Getxoko Txorimalo gaztetxeak; Leioako Gazte Asanblada; Sopelako Plaza Beltza kultur elkartea; Ez Jaun Ez jabe talde libertarioa; Amarratsak kolektiboa; Astrabuduako Egoki kultur elkartea; UK16 aldizkaria; eta UKBERRI.NET agerkari digital euskalduna, besteak beste.

Abenduaren 15eko egitaraua:

8:00-15:00 Aitor Zabaletaren aldeko futbol txapelketa Errekaldeko eskolako futbol zelaian.
11:00 Erakusketa, bideoak eta azoka alternatiboa Kukutza gaztetxean.
12:00 Graffiti antifaxista Kukutza gaztetxean.
14:00 Herri bazkaria bertsolariekin Kukutza gaztetxean. Fredi, Xabi eta Itsaso Paia anai-arreba algortarrak arituko dira. Menua 10 euro.
16:00 Erakusketa, bideoak eta azoka alternatiboa Kukutza gaztetxean.
17:00 Hitzaldi eztabaida ESAIT taldearen ekutik.
19:30 Kontzertua: Suspenders, Oi! Kobras, Hard Skin eta Koma. Sarrera: 6 euro.

Aurresalmenta: StreetWarriors, Gatazka Gunea, Kirruli Kultur Elkartea, Itzubaltzeta gaztetxea / Egun berean, futbol txapelketan eta Kukutzako barran salduko dira bazkari eta kontzertuetarako txartelak.

Omenaldirako plazaratutako idatzia:

Aitor Zabaleta 9. urteurrena. Omenaldi Antifaxista.
Aitor Beti Gogoan! Jo ta su faxismoaren kontra!

Gaur, Aitor Zabaleta Kortazari omenaldi hau eskeintzen diogu, orain dela bederatzi urte terrorismo faxistak hil zuela soilik eusakalduna izateagaitik.

Aitor gorrotoaren biktima izan zen eta, batez ere, estatu Espainiarrean erakunde faxistek zigorgabetasunez jokatzen dutelako. Bere hilketa, ez zen izan Realeko eta Atleticoren jarraitzileen arteko gatazka bat izan, aurrez prestatutako krimena izan zen. Gau hartan, Ricardo Guerra eta bereak Madrilen lerratutako euskaldunei erasotzea erabaki zuten beraien ideologi kriminalaren objetibo bezala.

Uda honetan, ezagutarazi ditu Auzitegi Gorenak Aitorren hiltzaileen penak. Hala ere, Ricardo Guerra eta bere lagunak iadanik kalean daude. Euskal Mugimendu Antifaxistatik Aitor Zabaletaren familiarrei eta lagunei gure aldekotasuna eta laguntza eskeintzen diegu.

Munduko omenaldi guztiek ez dute sendatuko gau hartan irekitako zauriak, ezta beste eraso eta hilketak galarazi ere. Baina terrorismo faxistaren biktimak gogora ekartzeak, bere oroimena bizirik mantentzen dela esan nahi du eta ez dugula etziko juztizia egin arte eta mundutik narrio hura desagertarazi arte.

Ezin dugu utzi hilketa hau orimenean galtzea. Horregatik, urte honetan, Bilbok hartu du lekukoa Aitorri egiten zaion urteroko omenaldia egiteko. Honek Euskal Herriko bazter guztietatik zabaldu behar du, gau hartan ez ziotelako soilik berari eraso egin, gu guztioi baizik.

Ezin dugu utzi faxistei nahi dutena egiten. Guztion artean egin behar diegu aurre eta herriaren minbizi honekin behin betirako amaitu.

Antolatzaile eta laguntzaileak:

Aitor Zabaletaren senide eta lagunak, Kukutza gaztetxea, Herri Norte Taldea, Segi, Sare Antifaxista, ESAIT, Zazpi Katu gaztetxea, Udondo gaztetxea, Itzubaltzeta gaztetxea, Street Warriors, Standa kultur elkartea, Irola irratia, Gatazka Gunea, Eraldatu, UKBERRI.NET, Lokomotorra gaztetxea, B.O.M, Ez Jaun Ez jabe, La Kelo gaztetxea, Astra gaztetxea, UK16, Leioako Gazte Asanblada, Egoki kultur elkartea, Peña Harrapatzen Bazaitut, DDT Banaketak, Lizarra gaztetxea, Garraxi irratia, Altsasuko gaztetxea, Amarratsak kolektiboa, Plaza Beltza kultur elkartea, Olabeaga gaztetxea, Iratzarri, Txorimalo gaztetxea, Gazte Komunisten Batasuna, Txarraska gaztetxea, Kaixo konpartsa, Lizarra Hintxak Taldea, Asociacion Venezolana de Amigos de Euskal Herria, MariBolheras Precarias (Galizia), Col·lectiu A les Trinxeres (Herrialde Katalanak), Nazioarteko Laguntza Gorria, Eguzki Banaketak, Orbeko Etxea, Pozoin Baneketak, Komite Internazionalistak, Bilbi Gazte Asanblada, Indar Gorri, Tafallako Gazte Asanblada, Arrano Urdiña kultur elkartea, Peña Mujika, Supporters JO TA KE, Eztanda Norte, Gasteizko Garagardo Gura ska taldea, Ken Zazpi, Doctor Blues Band, Tropas de Breogham (Galizia), Colectivo Estadono (Andaluzia), CNT-Gipuzkoa, Boltxe kolektiboa, Indar Horibeltz...

Atxikimendu gehiago
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun