Animalien eskubideen aldeko jardunaldiak izango dira larunbatera arte Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 13a, 00:20

Bazkari begano batek emango die bukaera, abenduaren 15era bitartean, Leioako Udondo gaztetxean egingo dituzten animalien eskubideen aldeko jardunaldiei. Baina, aurretik ere, egongo da gaiari buruz luze jarduteko aukera. Besteak beste, ostegun honetarako, bideo-hitzaldia antolatu dute. 18:00etatik aurrera proiektatuko dute "Earth lings" izenburuko pelikula. Ostiralean, berriz, "Experimentacion con animales: el laboratorio HLS" lelopeko solasaldia izango dute gune autogestionatuan bildutakoek. 18:30etik aurrera izango da ekitaldi hori. Azkenik, larunbatean, elikadura beganoari buruz jardungo dute, 11:00etatik aurrera. Eta 14:00etan egingo dute bazkaria. Argazkian, Equanimal erakundeak zabaldutako urriaren 14an burututako ekintzaren irudietako bat; Udondoko jardunaldiekin zer ikusirik ez du baina.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun