Udaltzainek gelditzeko agindua eman zieten biei baina agindua begiratu ere ez egin eta lasterka, batek Areetako etorbiderantz eta besteak Kale Nagusirantz egin zuten ihes.
Autoaren jabea konturatu ere ez
Zubiko plazara heltzean ihes egindako bat harrapatu egin zuten auto baten barrutik jazarpen osoa zekusaten lagun batzuek, udaltzainek azaldutakoaren arabera. Bigarren lagunak, berriz, ihes egitea lortu zuen eta udaltzainek orain nor den jakiteko lanean dihardute.
Ford autoari egindako miaketaren arabera, autoko gidari ondoko atea eta abiarazgailua behartuak izan ziren. Autoaren jabeak ez zekien lapurtu ziotenik eta esan zuen astearteko 20:00ak aldera bere Barakaldoko etxe ondoan utzi zuela aparkatuta. Aipatzekoa da, bitxikeria modura, auto hau 2006an ere lapurtu egin zutela.