Gabonak gertu direla, eta ohiturari eutsiz, 25 orduz jarraian emitituko du asteburu honetan Gorliz irratiak (FM 107.8). Larunbatean, abenduak 15, eguerdian emango zaio hasiera irratsaioari, hurrengo egunean, 13:00etan amaitzeko. Denbora guzti horretan, irratiko 946 774 575 telefonora deitzeko aukera izango dute entzuleek. Parte-hartzaile guztiek, soilik deitzeagatik, opariren bat izango dute eta beste opari hauek irabazteko zozketan sartuko dira: gabonetako otzara, bi pertsonentzako asteburua, mountainbike bat eta hoteletarako bonoen txeke-liburuxka. Behin baino ezin izango da deitu, hedabideko arduradunek ohartarazi dutenez. Argazkian, orain dela bi urteko gabon-otzara.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!