AAMk orain dela bi aste nabarmendu zuenez, Bilbaok "aspaldi egon behar zuen" Erandion, ezarritako zigorra jada 2002an bete zuelako espetxean, erredentzio arruntak aintzat hartuta. 26 urte horietatik 18 hilabete baino ez du eman Euskal Herrian presoak. Gainera, egun Alacant-eko Foncalet espetxean dago, 850 bat kilometrora. Jon BIlbao Moro ez dela horrelako kasu bakarra gogoan izan dute eta gaixotasun larriak zein zigorra beteta dituzten 100 bat presoren askatasuna ere eskatu dute.
Etengabe bitakoraren oharra:
Jon Bilbao Moro askatu!
Abenduaren 16an, 13:00etan, Astrabuduako Josu Murueta plazan elkarretaratzea egingo da "Jon askatu" leloarekin.
Jon, Astrabuduako auzotarra, 1982ko urtarrilaren 15ean Guardia Zibilak atxilotu zuen. Bederatzi egunez inkomunikaturik egon ondoren eta tortura bortitzak salatu ondoren 30 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuten.
26 urte beteko dira Astrabuduatik eraman zutenetik, eta 26 urte luze hauetan 18 hilabetez bakarrik egon da Euskal Herriko kartzeletan. Egun, 850 kilometrora dagoen Fontcalent (Alacant) espetxean bahiturik dago, 2002. urtean bete baitzuen kondena (ohiko erredentzioak kontutan hartuta).
Jonen kontra eta orokorrean, euskal preso politikoen kolektiboaren kontra gobernuak ari diren sarraskitze-politikarekin bukatu behar dugu. Guztioi dagokigu egoera hau salatzea, aski dela esatea, eta Jonen askatasuna eskatzea. Bere eskubidea delako, kalean, Erandion, aspaldi egon behar zuelako.
Honekin batera, jadanik gaixotasun larriak dituzten presoak eta, Jon bezala, kondena beterik espetxeetan bahituta dituzten 100 preso baino gehiagoren askatzea ere eskatu behar dugu.
Horregatik, Jonen aldeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu.