Urteari agur esateko Butroe itsasadarra jaitsiko dute Barrikako piraguistek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 13a, 19:58

Barrika Piragua Taldeak aurten ere jaitsiera antolatu du Butroe itsasadarrean zehar, 2007a agurtzeko. Partaideak abenduaren 30ean klubean bildu beharko dira, goizeko 10:30ean. Baldintza bakarra mozorrotuta agertzea da. Gainera, berrikuntza lez, saria emango diete mozorroarekin jantsita gehien irauten dutenei; baita originalenei ere. Helduen ibilbidea, itsasadarra igotzea eta jaistea izango da; baina gazteenek jaitsi egin beharko dute soilik. Proba eguerdian bukatuko da klubean antolatutako hamaiketakoarekin. Bestalde, Barrika Piragua Taldeak blog berria zabaldu du: http://barrikapiraguataldea.blogspot.com. Bertan, eduki eguneratuak, turismoa, estropadak, palariak eta entrenamendu atalak, ekintzen egutegia, argazki eta bideo galeriak edo beste blog-ak ezagutzeko loturak aurki daitezke, besteak beste. Erdaraz bakarrik dago, baina. Argazkian, taldekideak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun