Olentzerok idatzitako gutuna:
Kaixo, laguna:
Badakizu nor naizen, ezta? Horixe! Olentzero naiz, Euskal Herriko ikazkinik zaharrena. Aurten, urtero bezala, abenduaren 24ko gauean, opariak banatuko ditut Euskal Herriko etxe guztietan.
Uribe Kostan, azken ureotan, ohitura bihurtzen ari da nire istorioren bat kontatzea egun jakin batean. Aurten, bada, beste istorio polit bat kontatuko dizuete: Tartaroek madarikazio egin didate eta Maria Aristizabal petrikiloak lagunduko dit zuei opariak etxeetara eramaten. Baina, aizu!, dena ez dizut esango. Gertatuko dena entzun nahi baduzu, etorri Urdulizko kultur etxe berrira, abenduaren 14an, ostirala, arratsaldeko 6:30ean.
Nire lagunek esan didatenez, saiora joateko sarrerak aurretiaz hartu behar dira, zure herriko kultur etxean, eta Sopelan, udaletxeko hall kulturalean. A! esan diet ezer ez kobratzeko e!, eta kasu egin didate.
Gero arte lagunok
Olentzero