Itzubaltzetan eta Getxon ere kultur ekitaldiak egingo dituzte bihar gaztetxeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 13a, 20:47

Asteburu honetan Leioako Udondo gaztetxean burutuko den animalien eskubideen aldeko jardunaldiez gain, kultur ekitaldi gehiago antolatu dituzte eskualdeko gaztetxeek. Esate baterako, bihar, ostirala, Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxeak lagun artean aurkeztuko ditu 2008an burutuko dituen koadrilen arteko txapelketa. Baina, aurkezpenari behar duen maila eman nahian, ez dute horretan soilik utzi eta herriko koadrilentzako triki-txitxiburduntzi-txikiteoa (argazkian, kartela) antolatu dute, 20:00etan Santa Eugenia plazan. Bestalde, Getxoko Txorimalo gaztetxeak, bihar ere, Koska irratiaren jaialdia hartuko du 21:00etatik aurrera. Bertan, Santurtziko Sintonics eta Ondarroako The Incult musika taldeek joko dute. The Incult 70 eta 80 hamarkadetako hainbat talderen bertsioak jotzen adituak dira: Led Zeppelin, AC/CD, Thin Lizzy, Jimi Hendrix, Ramones… eta abar. Sarrera gaztetxean bertan eros daiteke bi euroren truke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun