Aimar Hidalgo Algortako gaztea atxilotu du Ertzaintzak gaur goizeko 7:30ak aldera, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bidez jakinarazi duenez. Atxiloketa eta Ertzaintzaren "muntaia politiko-judizialak" salatzeko, AAMk mobilizazioa deitu du iluntzeko 20:00etan Algortako Telletxe kalean. Ertzainek Hidalgoren arrebari esandakoaren arabera, Basauriko espetxera eraman dute algortarra, errekurrituta daukan sententziaren bat betetzeko. Hidalgoren abokatuak, ordea, ez du errekurtso horren gaineko jakinarazpenik jaso. Hidalgori, Orkatz Gallastegi berangoztarrari eta Santurtziko Gaizka Gañani zazpi urte, sei hilabete eta egun bateko
espetxe zigorra ezarri zieten pasa den martxoan, 2000ko abuztuaren 11n Algortan autobus bat erretzea leporatuta. Dena den, epaia ez da behin-betikoa oraingoz. Argazkian, Aimar Hidalgo 2005eko uztailean Algortan, kartzelan hamar hilabete eman ondoren.