Ehunaka pertsona kaleratu dira eskualdean 18/98 auziaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 14a, 17:05

Goizean egin bezala, atzo iluntzean ere Uribe Kosta eta Erandioko ehunaka lagunek parte hartu zuten 18/98 eta ondoko auziak salatzeko mobilizazioetan. Protesta ezberdinetan, auziperatuek erabilitako "Euskal Herriaren eskubideen alde, egitasmo politiko guztiei aukera demokratikoa!" leloari atxikimendua erakutsi zioten auzokideek. Horrela, 135 bat lagun manifestatu ziren Algortan zehar, errepresioaren aurka eta independentziaren, amnistiaren eta atxilotuen askapenaren alde agertuz. Leioan, Erandion eta Itzubaltzeta / Romon, berriz, 50, 45 eta 30 herritar kaleratu ziren hurrenez hurren. Azken herri horretan, burututako giza-katearen ostean bide mozketa egin zuten eta handik gutxira Ertzaintzak esku-hartu zuen. Berangon eta Sopelan ere mobilizazioak izan ziren. Bestalde, LABek goizeko lanuzteei buruzko datu berriak eman zituen Sopelan 250 bat lagun batu zirela azalduz. Gorlizen eta Urdulizen, ordea, 20 eta 10 izan ziren.

Itzubaltzeta / Romoko Segi

Gaur iluntzean, eguerdiko deialdiari jarraiki, mobilizazioa burutu da Itzubaltzeta / Erromon. 19:30etan 30 bat lagun giza-katean abiatu dira Kolas plazatik, eta Getxo IV institutura iritsita errepide mozketa egin da, kate bidez eta pankarta katean eskegiz. Handik bospasei minutura txapelgorriak agertu eta katea moztu dute.

Itzubaltzeta / Erromoko Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun