Ezker Batuko blogariak bilduko dira gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 15a, 04:12
Ezker Batuko blogariak, sarean Blogosfera Gorria bezala ezagutzen diren EBko kideen eta jarraitzaleen blog multzoaren egileak, gaur larunbata batuko dira Algorta Ezker Batuaren egoitzan. Getxo Gorriak jakinarazi duenez, hori izango da irailean 30.000 bisitari ezberdin izan zituzten blogari horiek batzen diren lehenengo aldia. Bestalde, hori izango da ere azken aldian Uribe Kostan eta Erandion ospatuko den blogarien laugarren topagunea, aurretik hezkuntzakoak, jeltzaleak eta gazterian adituak batu direla Algortan eta Erandion. Izan ere, EAJko alderdikide blogarien batzarra azaroaren 24an egin zen Algortako batzokian. Ikasblogerrak, berriz, lau egun beranduago batu ziren Ategorri-Tartanga Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Horiek baino lehen, Blogstival ekimena gauzatu zuen B-Side elkarteak Algortan, urriaren 4a eta 6a bitartean, gazteekin lan egiten duten web eta blogen lagunekin. Argazkian, ikasblogarien topaketaren irudi bat / Ziberreskola.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun