Avanzada guztiz estaltzea eskatzeko sinadurak batuko dituzte bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 15a, 10:50

Avanzadaren auziari "baldintza teknikoen araberako" konponbidea emateko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremanetan jarriko da berriro ere Leioako Udala. Horretarako bidea eman zuten EAJ eta EB-Berdeen aldeko botuek, azaroaren 29ko udal batzarrean. Alabaina, burubidea ez zaie "nahikoa" iruditzen Avanzada estaltzearen aldeko plataformako kideei: "konpromiso zehatzak eta hauek aurrera eramateko aurrekontu sailak dira behar direnak", adierazi dute. Gauzak horrela, ekimenekin aurrera jarraitzeko asmoa dute. Besteak beste, sinadurak batzen jarraituko dute, 12:00etatik 14:30era bitartean, igande honetan izango den Nekazal eta Abeltzaintza Azokan. Mahaiak Harizpe kafetegiaren aurrean eta Boulevardean, Luis Bilbao Libano kaleko sarreran, jarriko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun